Italia Turrita

Italia Turrita estatua Reggio Calabrian kokatua.
Italiak Trieste eta Trento besarkatzen ditu.

Italia Turrita Italiako pertsonifikazio edo alegoria nazionala da, bere jatorria Antzinako Erromaren garaian duena, eta bere ezaugarri nagusia, Goi Erdi Aroan eskuratua, horma-koroa da (hortik datorkio izena turrita edo "dorreekin" italieraz) Erdi Aroko jatorri komunaleko italiar heraldika zibikoaren tipikoa. [1]

Italia Turrita ohiko ezaugarri mediterraneoak dituen emakumea da, aurpegi irribarretsua, ile iluna eta edertasun dotore eta idealizatua dituena. Askotan galburu eskukada bat (emankortasunaren ikurra eta Italiako nekazaritza ekonomiaren erreferentzia), balantzadun ezpata bat (justiziaren metaforak) eta kornukopia (ugaritasunaren alegoria) ditu eskuetan. [2] Faxismoaren garaian liktore sorta bat izan zuen .

  1. Iconografía e imagen alegórica de Italia. .
  2. L’immagine dell’Italia, eredità antica. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search